Amar zirkua izango da Ficoban
Frantziako zirku zaharrena, Amar, Ficoban izango da beste behin. Bi saio izango ditu, lehenengoa asteartean, 19:30ean, eta bigarrena, asteazkenean, 18:00etan. Oraingoan, azken ikuskizunaren jarraipena izango da, baina aldaketa batzuekin: papagaiak, bala pertsona eta pailazoen ikuskizun berria. Era berean, zoo-a izango da Bengalako tigre txuriekin. Sarrerak 9 euro balio du.