Transfer teknikari buruzko ikastaroa egingo dute
Artiola Artisautza Guneak transfer teknikari buruzko bigarren ikastaro monografikoa antolatu du. Bihar egingo dute Xenpelar Tailerrean, Merkatuzarren. Ikastaroa Zigor Angiano Calzadak emango du. Artisaua da, eta Koadernaketa Artistiko Onenaren Sari Nazionala irabazi zuen 2011n.
Ikastaroa batik bat koadernatzaileei zuzenduta dago, bertan papera eta larruaren gainean irudiak transferitzeko hainbat teknika aztertuko dituzte: “Larruarekin lana egiten duten artista eta artisauentzat egokia izan liteke ere, hala nola, grabatzaileentzat”.
Transfer teknika zer den azalduko dute, eta materialen gaineko hainbat zantzu eman ondoren, hainbat teknika ikasiko dituzte: toner, injekt, transferentziako gela, polaroid eta DLT.
Otsailean ere berriro egingo dutela aurreratu dute, “izan duen arrakastagatik”.