Hainbat norbanako ezagunek babesa emango diote erabakitzeko eskubideari
Herriko 80 bat norbanako esanguratsuk babesa emango diote bihar, larunbata, erabakitzeko eskubideari, Gure Esku Dago dinamika taldeak deituta. Ekitaldia, 11:00etan izango da, Xenpelar Etxean. Aurreratu dutenez, helburua erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendu publikoa egin, eta horren harira, otsailaren lehenengo asterako antolatu duten ekimenaren berri ematea izango da.
Herriko hainbat sektore eta eremutako norbanakoek parte hartuko dute: Jose Luis Erkizia Baserri, Luis Mari Ezeiza, Ritxar Maritxalar, Lander Garro, Kukaiko dantzariak, Gotzon eta Iñaki Gomez, Josu Izagirre, Jose Cruz Legorburu, Mikel Markez, Pedro Martinez Sein, Josu Mitxelena, Xabier Obeso, Mikel Odriozola, Txomin Perurena, Pepe Pinto, Carlos Rodriguez, Eider Rodriguez, Iñaki Sors, Iñaki Tolaretxipi, Garazi Urdanpilleta, Jose Luis Urretabizkaia, Xabier Vesga, Jesus Mari Zamora eta Iñaki eta Xabi Zapirain.