Frigoliburutegia martxan jarriko dute Abaraxka ludotekan
Abraxkako lagunek ekimen berria abiatuko dute bihar: frigoliburutegia. Ludotekako atarian jarri dute hozkailua liburuen biltegi bihurtuko dute, biltegi aktiboa; izan ere, etxetik liburuak eraman eta lagunekin elkarbanatzeko aukera izango dute. Frigoliburutegitik liburu bat hartu, etxera eraman, irakurri eta berriro liburutegi berezian utziko dituzte.
Hasiera batean ludotekan egongo bada ere, gero herriko auzoetara eramango dute.
Horrez gain, kale ekintzan Gabonetako oporretan osatzen hasi ziren desioen zuhaitza betetzen jarraituko dute haurrek bihar, 16:30etik aurrera Abaraxkan.