Baratzeak egokitu zaizkienekin bilera egingo du udalak
Arramendin baratzea egokitu zaizkien herritarrekin bilera egingo du udalak, asteartean, 19:00etan, Reina aretoan. Bertan, udal ordezkariak eta Ekoguneko ordezkariak egongo dira.
Hurrengo urratsen berri emango diete bilera horretan: “Une honetan baratzeetako erabiltzaileen elkartea osatze da garrantzitsuena, eta bilera horretan partzelatan sartzeko epeei buruz eta barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroari buruz ere hitz egingo dute”.