Aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko dio PSE-EEk
Hilaren 28ko plenoan espero da 2014 aurrekontuak bozketara ateratzea. Horren haritik, udalaren egungo proposamenari osoko zuzenketa aurkeztu dio PSE-EEk.
Inbertsioen ataleko datuak ez direla “fidagarriak” iritzi dio PSE-EEk: “Ez du oinarririk hirigintzako diru sarreren aurreikuspenak, eta hainbat gastu ordaintzeko mailegu bat eskatu behar izan du”. Egoera horrek udala “beste sei zifrako kreditu bat eskatzera” eraman dezakeela esan du talde sozialistak.
Herriaren zorpetzea “gorantz” doala adierazi du, eta gainera, izugarrizko inbertsioak planteatzen ari direla kultur ekipamenduen planerako (1.790.000 euro). Diru laguntzak osatuta ez dituela esan du, “kostu osoaren
(5 milioi euro) ezta %25 ere ez dauka estalita plan horrek”.
Era berean, ekintza sozialetarako aurkeztutako aurrekontua ez du nahikotzat jo PSE-EEk, eta “barregarritzat” jo du enplegurako aurkeztutakoa: “Herriko familia asko pasatzen ari diren egoera izan beharko luke lehentasuna, eta ez inbertsio desproportzionatuak egitea”.