Larunbatean bitan itxiko dute ohiko erabiltzaileentzat Irungo Azken Portuko igerilekua
Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Sailak jakinarazi du larunbatean (hilak 18) bitan itxita egongo dela ohiko erabiltzaileentzat Azken Portu kiroldegiko igerilekua. 08:30etik 12:15era eskola arteko ureko jaialdia egingo dute bertan, eta 15:00etatik 22:00etara ere itxiko dituzte, hainbat igeriketa proba egingo eta waterpolo partida bat jokatuko dutelako bertan.