Kultur aniztasunari buruzko kooperazioarentzako laguntzak emango dituzte
Errenteriako Udalak diru laguntza emango du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazio eta kooperazio egitarauak aurrera ateratzeko. Laguntza horiek joan den ekitaldiari dagozkio.
118.000 euroko partida bideratuko du, eta kopuru hori garapenerako kooperazio proiektuen, Errenterian garatutako sentsibilizazio proiektuen eta premiazko laguntza humanitarioa eskaintzeko proiektuen artean banatuko dute.
Eskaerak aurkezteko hogei eguneko epea dago, eta urtarrilaren 8an ireki zen. Beharrezko dokumentazioa udaletxeko erregistro orokorrean aurki daiteke.