Kukai dantza konpainiaren hurrengo ikuskizunaren sorkuntzan parte hartu ahal izango dute 25 lagunek. Hala, sormen prozesua hasieratik bukaerara nolakoa den ikusi ahal izango dute.
Kukai Irekian ekimenarengatik izango da, eta dantza sentsibilizazio proiektuaren barruan dago.
Kukaik jakinarazi duenez, aurki barneratuko dira Cesc Gelabert koreografoarekin batera,
Gelajauziak ikuskizunaren sorkuntzan, eta prozesu horretan, “konpainiarekin bildu, artistekin euren lana konpartitu eta prozesu osoa gertutik bizi” ahal izango dute 25 lagun horiek.
Lehenengo sorkuntza eguna hilaren 24a (ostirala) izango da, eta bigarrena, martxoaren 14 eta 15ean. Gainera, Leioako Umore Azokan, maiatzaren 15 eta 18 artean, ikuskizunaren estreinaldia ikustera joan ahal izango dute.
Izena emateko
dantza[abildua]kukai.info helbidera idatz daiteke. Izen-abizenak, adina, lanbidea eta herrialdea zehaztu behar dira.