Irungo Serapio Mugika bekak badu irabazlea: Alfredo Moraza Barea
Irungo Udalaren Serapio Mugika bekak badu irabazlea: Alfredo Moraza Barea. Ikerketarako beka da, 9.000 eurokoa, eta beti Irunekin harremana duen gai batean sakondu behar dute egileek. Morazak Gipuzkoako defentsarako XIX. mendeko arkitektura, eta Irungo harresiak aukeratu ditu beka garatzeko. Zazpi lanen artean hautatu du Morazarena epaimahaiko kideek.