Joan den asteartean, bilera bat egin zuten Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei modu antolatuan laguntzeko ekimenak martxan jartzeko. Guztira, 50 inguru lagun bildu ziren, Merkatuzarren.
Hainbat ideia jarri zituzten mahai gainean: Fatimako parrokian otxote, soprano eta orkestra barroko baten kontzertua, Zumardian txekorra erretzea, dantza erakustaldia egite Kulturgunean… Beste hainbat eragilek urtean zehar egiten dituzten ekitaldiekin lotuta, bertan bildutako dirua aurten Trintxerpeko familia kaltetuentzako gordetzea proposatu zuten.
Azkenean, elkartasun egitarau bat osatzeko ideia jarri zuten mahai gaiean, eta ekimenak martxoan kontzentratzea ere proposatu zuten. Elkartasun hilabete horri bukatzeko, herriko auzo guztietan diru bilketa egitea bururatu zitzaien, horretarako prestatutako kutxekin.
Hurrengo bilera, 28an
Berriz ere bilera egingo dute hori guztia gehiago zehazteko. Hilaren 28an, asteartea, izango da, 20:00etan, Merkatuzarren. Norbaitek ideiaren bat edukiz gero Kultura departamendura idatz dezake posta elektroniko bat:
kultura[a bildua]errenteria.net.