EAJren arabera atez ateko sistema "arduragabekeriaz" ezartzen ari dira Pasaian
Antxon laster hasiko dira hondakinak atez ate jasotzen. Udalak bizilagunei jakinarazi die jada non utzi beharko dituzten hondakinak, eta zintzilikarioak izango ez dituzte bizilagunak zein lokaletara jo beharko duten. Lokal horien egokitzapena da, hain zuzen, EAJren azken kezka. Donibaneko eta Antxoko lokalek Eraikuntzaren Araudi Teknikoak zehazten dituen irizpideak betetzen ote dituzte, horixe jeltzaleek argitu nahi dutena, eta horretarako udal gobernuak eskatutako informazioa ez aurkeztekotan, beste instantzia batzuetara joko dutela ohartarazi dute. Izan ere, EAJren ustez, Bilduko udal gobernua “arduragabekeriaz” ezartzen ari baita atez ateko sistema Pasaian.