Bigarren eskuko azoka, igandean
Igande honetan ere, hilak 19, bigarren eskuko azokan hainbat produktu erosteko aukera izango da Zumardian: jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elemementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak, besteak beste. Goizez izango da 10:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileek ere gogorarazi dute azoka Gipuzkoako beste zenbait herritan ere egiten dela, eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.