Beloaga Bizirik-ek eta Aranzadi elkarteak hitzarmena sinatu dute
Beloaga Erdi Aroko gaztelua baloretan jartzeko asmoz, hitzarmena sinatu dute gaur Beloaga Bizirik-ek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Testuinguru horretan gazteluaren gaineko informazio-panela ere inauguratu zuten Gurutzeko Bizardia plazan. Inaugurazioan Beloaga Bizirik-eko kideez gain, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari Juantxo Agirre eta Oiartzungo Udaleko Kultura zinegotzi Asier Legorburu ere egon ziren.
Gazteluari “merezi duen balioa” ematearen alde aritzen da lanean Beloaga Bizirik taldea eta bide horretatik bere historia ezagutarazteko lanean ari da. Ez hori bakarrik, gaztelua kontsolidatzeko dirua bildu du herritarren artean (4.000 euro) eta aurten 7.000 euroko laguntza jasoko du udalaren aldetik. Horren haritik, Eusko Jaurlaritzari Beloaga gaztelua Ondare Kultural izendatzeko eskatuko diote, izendapenarekin errazagoa izango baita gaztelua kontsolidatzeko laguntza biltzea.