Aldundiak energia aurrezteko egitasmoak diruz lagunduko ditu Irunen eta Hondarribian
Gipuzkoako Foru Aldundiak 274.816 euro bideratu ditu energia aurrezteko eta eraginkortasuna areagotzeko. Guztira, udalek aurkeztutako 35 proiektu diruz lagundu dira. Egitasmo horien artean, argiteria publikoan gehiago aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmoz egindako berrikuntzak dira nagusi. Besteak beste, Hondarribia, Donostia, Mendaro, Segura, Berastegi edo Arrasateko udalek aurkeztutako proiektuak lagundu dira diruz, baita Txingudiko Mankomunitateak aurkeztutako hiru proiektu ere.