Txirrindularitzaz arituko dira gaurko Kirolez Blai! saioan
Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan txirrindularitza izango dute gaur hizpide. Horretarako, Mikel Astarloza txirrindulari ohia, Julen Mitxelena txirrindulari oiartzuarra eta Jon Izagirre Movistar taldeko txirrindularia izango dituzte estudioan 13:15etatik aurrera (errepikapena 20:30ean).