Pikoketa elkarteak urteko bilera egingo du
Urteko bilera egingo du, gaur, 18:00etan, Merkatuzarren, Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikanoak. Bertan, 2014ra begirako ekintzak egingo dituzte. Ekintzei dagokienez, “urte bizia” izango dela aurreratu dute. Horietan errepublikaren ideia garatu eta zabalduko dute, “egungo egoera zailetik ateratzeko oinarrizko elementu bezala”.