http://vimeo.com/64898027
Igande honetan, hilak 19, Mikelazulo elkartean izango da, 19:00etan. Abeslari izateko ametsa bete nahiko duen gizon baten ametsa kontatuko du.
Sergio Salinas ‘Txoriburu, el rapero casero’ antzezlaneko aktorea.
Eztenarekin lotuta, antzezlan bat emango dute igande honetan, hilak 19, Mikelazulo elkartean, 19:00etan. Antzezlanaren izena
Txoriburu, el rapero casero da.
Bertan, Sergio Salinas Arizek parte hartzen du. Showman, aktorea, abeslaria eta raperoa da. Ikuskizun horretan, mimo eta antzerki fisikoan oinarrituko da, eta hainbat pertsonaia aurkeztuko ditu, baita soinu efektuak, zuzeneko abestiak, ahots akrobaziak, inprobisazioa eta publikoarekiko interakzioa ere.
Txoriburu izango da protagonista. 50. hamarkadako nafar landa guneko gaztea da, eta abeslari izatearekin amestuko du. “Pertsonaia xamur hau bere familiarekin bizi da, eta egunak ganadu eta baratze artean igarotzen ditu. Orduan bere barne munduan galduta pasatzen ditu, zain erromeria eguna noiz iritsiko. Igandea herrikoen aurrean abesteko eguna du. Baina egun batez, behingoz, bere irribarrearen aldeko borrokan erabaki garrantzitsua hartzen du, herria utzi eta Bartzelonara joango da”.