Euskal Herriko ezker pareteko Joko Garbi Txapelketaren finalak
Joan den igandean Euskal Herriko ezker pareteko Joko Garbi Txapelketaren finalak jokatu zituzten Hendaian. Txosteko Nazabal eta Zabala aritu ziren finalean Senpereko bikotearen aurka (Junior Mailan) eta markagailua azkenean senperetarren alde geratu zen 40-22.
Txosteko kideek adierazi dutenez, “senperetarrek beren nagusitasuna azaldu zuten eta akatsik gabeko partidan argi erabaki zuten markagailua. Aipatzekoak izan ziren, orde,a oiartzuarrak eginiko zenbait tanto ikusgarri eta oiartzuar ikusleen txalo zaparradak eta animoak”. Bide horretatik Nazabal eta Zabalaren txapelketa “bikaina” nabarmendu dute, baita Ondaro eta Leonetena ere, horiek Gazte Mailako finalerdietara iristea lortu zuten.
Orain Gipuzkoako ezker pareteko Joko Garbiko Txapelketaren txanda izango da.