Osteguna edo ostiralera arte iraungo dute lanek, eta horrek usainak sor ditzakeela ohartarazi du San Markoseko Mankomunitateak.
Azaroan hasi ziren San Markoko zabortegia zigilatzeko lanak.
San Markoseko Mankomunitateak jakinarazi duenez, zabortegiko biogasa ateratzeko planta geldirik egongo da ostegunera edo ostiralera bitartean. Helburua, gasa gidatzeko hodiak obretarako behin-behinean jarri dituztenei konektatzea da.
Denbora tarte horretan usaina ager daitekeela ohartarazi du San Markosek, baina horiek ahalik eta gehien saihesten saiatuko direla, “egoera horietarako protokoloa ezarrita”.
Azaroan hasi ziren San Marko zabortegia zigilatzeko lanak.