
Korrikalari oiartzuarrak iazko Lilatoian
Iaz bezala, aurten ere elkarrekin entrenatzeko saioak antolatu ditu Antiju Morik Oiartzungo talde feministak. Lilatoia prestatzeko saioak izango dira. Hilaren 20an izango da lehena eta asmoa lasterketa bitarteko astelehen eta ostegunetan entrenatzea izango da, 19:00etatik 20:00ak arte. Elorsoro kiroldegitik abiatuko dira.
Batzuen eta besteen martxak orekatzeko asmoz, bi talde egingo dituzte aurten ere. Bata azkarxeago joango da eta bestea motelxeago. Iaz, gainera, taldeko saria eskuratu zuten lasterkari oiartzuarrek.
25 urte
Aurten zilarreko ezteiak beteko ditu Lilaton Lasterketak eta Lilarollerrek, berriz, sei. Martxoaren 9an izango da aurtengoa eta ohi bezala Boulebarretik aterako da 11:00etan (10:55ean patinatzaileak).