Langabeek euskara ikastaroetan izena eman dezakete
Errenteria-Oreretako langabeentzako euskara ikastaro trinkoak antolatu dituzte herriko euskaltegiek. Ikastaro horiek doan izango dira. Otsailaren 6an hasiko dira, eta ekainera arte iraungo dute.
Horietan izena emateko hilaren 13tik 27ra arte egongo da epea zabalik. Interesa duten langabeek Udal Euskategian (Migel Zabaleta 14) edo Xenpelar AEK Euskaltegian (Biteri 30-1) eman dezakete izena.
Antolatzaileek gogorarazi dute plazak mugatuak direla.