Gizon bat atxilotu dute Pasaian bikotekide izandakoari ustez sexu erasoa egin diolako
Atzoko 22:15ak aldean 44 urteko gizon bat atxilotu zuen Pasaian Ertzaintzak ustez sexu erasoa egin ziolako bere bikotekide izandakoari. Gizona –hura eta emaztea bananduta zeuden– etxebizitzara joan zen, eta atea jo ondoren, indarrez sartu zen. Semea bultzatu eta emakumea bortxatzen saiatu zen.
Biktimaren semeak eta horren lagun batek bortxaketa ekidin zuten, eta handik gutxira Ertzaintzaren patruila bat agertu zen, bizilagun batek deituta. Erasotzailea atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat eta urruntze agindua urratzea egotzita. Erasotzailea epailearen esku geratu da gaur goizean.