
‘Bye blue roses’ ikuskizuna
Tennesse Williamsen
Kristalezko zoo-a lanean oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko dute igandean, hilak 19, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean:
Bye blue roses. Ikuskizun horretan, antzerkia, zirkua eta dantza batuko dituzte, beste hainbat diziplinen artean.
Istorioa Tom eta Laura Wingfield anai-arreben harremanean oinarrituta dago. Kristala bezain hauskorrak dira, eta ama obsesibo eta agintzaile baten pean bizi dira; larri, gainera. Mendekotasun eta elkarrekiko seme-alaba diren heinean amarekiko daukaten betebeharra ekintzan zehar garatzen joango da.
Horretarako, hainbat teknika erabiliko dituzte: zinema, dantza garaikidea, soinu gunearen trataera eszenikoa eta zirkuko hainbat teknika, trapezioa, tisua, akrobaziak edo malabarismoa, besteak beste.
Sarrera orokorrak 8 euro balio du, eta murriztuak 6 euro. Errenteria Hiria Kulturgunean erosi ahal izango dira, gaur asteartea, ostegun, eta ostiralean 18:30etik 20:30era. Asteazkenetan 11:00etatik 13:30era dago zabalik.