Munduan zehar edozein arrazoigatik Landetxa-Katea auzoko bizilagunen esperientzien berri izateko ekimena abian jarri du bertako auzo elkarteak, Auzotarrak Munduan. Bazkari formatuan egin nahi dituzte jarduera horren barruko saioak, eta horietan kanpoan dauden, izan diren edo izango direnek euren ekarpena egingo dute. Lehena Oihana Galardik egingo du, hilaren 18an (larunbata) 14:00etatik aurrera auzo elkartean bertan. Benin herrialdean (Afrika) egondakoa da Galardi, eta hara bueltatzeko asmoa du aurki. Han bizitakoaren berri emango du.
Solasaldia izateaz gain, elkartasun bazkaria ere izango da larunbatekoa. Txartelen prezioa 10 eurokoa da, eta jada horiek eros daitezke, besteak beste Landetxa-Katea Auzo Elkartean bertan edo honako posta elektronikora mezua bidaliz:
oihanitz[a bildua]@hotmail.com. Bestela ere 652 75 24 61 telefono zenbakira dei eginez ere erreserba daitezke sarrerak.