400 haurrek parte hartuko dute eskola igeriketan
Udal Kirol Patronatuak beste urte batez jarri du martxan Eskola Igeriketa Kanpaina, eta aurten herriko ikastetxe guztietako 400dik gora haurrek parte hartuko dute; zehazki, 1. eta 2. mailako ikasleek. Igeriketa ikastaroak Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko dituzte.
Kanpaina horren helburua igeri egiten ikasi eta hobetzea da, eta era berean, jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea.
Kanpaina udalak eta aldundiak finantzatu dute: udalak %70 eta aldundiak %30. Zentzu horretan, ez die familiei inolako gasturik eragingo.