Iazko bisitarien marka gainditu du Oiasso Erromatar Museoak, 21,676ra iritsiz. Horren arrazoia izan da aldi baterako bost erakusketa jarrita izan direla bertan, 2012ko bien aldean. Bestalde, gizarte eta kulturari lotutako 30 ekimen egin dituzte bertan —sektore pribatu eta publikokoak—, kontzertuak, errezitaldiak, hitzaldiak… Eta Irungo Udalak esan du hori ez dela kasualitatea izan. Belen Sierra Kultura ordezkariaren arabera museoak jakin izan du museora hurbil
Dies Oiassonis ekimenaren irudi bat
tzeko zaletasuna izan dezaketenen interesa pizten, horretarako hainbat jarduera berri eginez, “nahiz eta bizi ditugun garaiak zailak izan”.
Udalak esan du Oiasso, museo soila baino, “hiriarentzako ekipamendu kulturala” bihurtu dela, eta horren adierazle dela 2013an izan duen bisitarien kopurua. Eta gainera, beste ekimen batzuekin elkarlanean aritzeak on egin diola esan dute museoko arduradunek, hala nola Euskal Kostaldeko Museoen Sarean egotea, Bidasoa Pass-en parte hartzea, edo Donostia 2016 Bake Tratatuaren barruan egotea.