Vasconiarekin galdu du Hondarribiak
Hondarribia futbol taldeak Vasconiaren kontra galdu zuen (1-0) Ohorezko Mailako hamazazpigarren jardunaldiko partidan eta sailkapenean atzera egin du, hamargarren tokiraino, gainontzeko aurkariek baino partida bat gutxiago jokatuta —aurreko jardunaldian bertan behera geratu zen Aurreraren kontrako partida—. Partida hori irabaziz gero bosgarren jarriko litzateke taldea, baina dagoeneko aurrekoetatik urruti.
Heldu den asteburuan partida zaila izango dute berdeek, Berioren etxean. Multzoko lider da Berio, Anaitasunarekin berdinduta.