Penaltietara galdu du Euskal Kopa Bidasoa-Irunek
Euskal Koparen finala jokatu zuen atzo Zarautzen Bidasoa-Irunek, Barakaldoren kontra. Arauzko 60 minutuak 24nako berdinketarekin bukatu ziren, eta penaltietara jo zuten bi taldeek garaikurra nora joango zen erabakitzeko. Tarte horretan 1-4 emaitzarekin irabazi zuen Barakaldok, hortaz, Bizkaira joan zen kopa.
Lehen zatian barakaldoarrak jarri ziren aurretik hasieratik, baina horiek horri bira eman, eta hiru goleko tartearekin agintzera ere iritsi ziren Fernando Bolearen taldekoak. Bigarren zatia antzeko joan zen, baina pixkanaka bizkaitarrek aldea laburtu, eta azken minutuan 24-23 emaitzarekin sartu ziren bi taldeak. Azken 60 segundoetan irundarrek ez zuten golik sartu, eta bizkaitarrek bai, horrela, 24nako berdinketarekin iritsi ziren bukaerara, eta penaltiek erabaki zuten lehia.
Bestalde, Espainiako Selekzioa Europako Txapelketa jokatzen ari delako, etenaldia dago Asobal Ligan. Hala ere, Bidasoa ez da geldirik egongo, eta liga sasoiko hasteko lagunarteko bi partida jokatuko ditu hil honetan: hilaren 17an, 20:00etan, Oñatin Anaitasunaren kontra, eta hilaren 24an, Artalekun, 20:00etan Huescaren kontra.