
Ramon Agirre eta Inazio Tolosa atzoko emanaldian
Atzo ilunabarrean udaletxera hurbildu ziren herritarrek ezin hobeto pasa zuten Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren interpretazioarekin.
Koka Kola eta Barea lana taularatu zuten bi aktoreek, Ez Dok Amairu mugimenduan iratzargailuak jo ez zuelako parte hartu ezin izan zuten bi showmanen istorioa.
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako (Oiartzungo Udalak lagundu eta babestuta) urteko lehen emanaldia izan zen atzokoa. Hurrengo emanaldia otsailaren 9an izango da, Khea Ziaterren
Satisfaktion lanarekin (19:00etan udaletxeko areto nagusian). Horrez gain beste hainbat emanaldi ere prestatuak dituzte dagoeneko. Herriko antzerkizaleei eskaintza zabaldu eta antzerkizaletasuna indartu nahi du elkarteak.
[box]
Emanaldiak
- Otsailak 9. Satisfaktion (Khea Ziater). 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Martxoak 16. Tta oain ze? (Ttak teatroa). 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Apirilak 26. Maddi eta Antton (Zuondoan proiektua). 17:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Maiatzean zehar. Oiartzungo antzerki ikasleen emanaldiak.
- Ekainak 8. Izarrak marrazten (Karrika antzerki taldea). 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Uztailean, urrian eta azaroan ere egongo dira emanaldiak. [/box]