Espainiako Cross Country Txapelketa abiatuko da heldu den igandean, hilak 19, eta lehen proba Euskal Herrian egingo da, Antzin herrian (Nafarroa). Bertan Ion Areitio eta Gorka Susperregi hondarribiarrak lehiatuko dira, Andoitz Arruabarrena irundarrarekin batera. Areitiok Espainiako Txapelketan parte hartuko du
Espainiako Cross Country Txapelketa abiatuko da heldu den igande goizean, hilak 19, eta lehen proba Euskal Herrian egingo da, Antzin herrian (Nafarroa). Bertan Ion Areitio eta Gorka Susperregi hondarribiarrak lehiatuko dira, Andoitz Arruabarrena irundarrarekin batera. Areitiok Espainiako Txapelketan eman du izena; Susperregik eta Arruabarrenak, aldiz, Nafarroako Txapelketan. Lagunak dira hirurak eta elkarrekin aritzen dira Enduroko motoarekin entrenatzen, eta bi hondarribiarrak trialeko bizikletarekin ere.
Areitio, Nirvana Extreme lasterketan
Areitiok, lehen aldiz hartuko du parte Espainiako Cross Country Txapelketan. Bike-trialeko lorpenengatik da ezaguna, baina mendiko motoarekin aritzen da zaletasun bezala eta hasi da txapelketetara joaten, baita irabazten ere. Izan ere, azaroan Nirvana Extreme muturreko lasterketa irabazi zuen Katalunian eta aste batzuetara hirugarren geratu zen erkidegoen arteko taldekako Espainiako Cross Country Txapelketan.