Lurraldeko Emakumezkoen Ligako lehen multzoko lehen postua ziurtatu du Allerru taldeak, Antigua Luberri taldearen kontra berdindu eta gero (0-0). Bigarren postuan Intxaurdi dago eta, Hondarribian irabazi zuen arren (5-7), lezoarrek baino puntu bat gutxiago dute eta azken jardunaldian atseden egitea tokatzen zaie. Hala, azken jardunaldian Lezoko neskek Ostadarren kontra porrot eginda ere, ez lukete galduko lehen postua eta lider bezala bukatuko dute lehen fasea.
Emakumezkoen Liga. Lehen multzoa
- Allerru. 28 puntu
- Intxaurdi. 27 puntu (partida bat gehiago)
- Touring. 20 puntu
- Antigua Luberri. 15 puntu
- Hondarribia. 12 puntu
- Ostadar. 10 puntu.
- Usurbil. 0 puntu.