Hilaren 18tik 25era erakusketa bitxia jarriko dute Hendaiako Mendi Zolan kulturguneko lehen solairuan,
Paviaren sorkuntzetako bat
izenekoa. Bertan, Christophe Pavia hendaiarrak zanpantzarrek inspiratutako ile apainketa artistikoak erakutsiko ditu. Erakusketa aretoa asteartetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Sartzea libre da.
Herriko Etxeak eman du erakusketaren berri. Hona udalak erakusketaren gainean egin duen iruzkina: “Bere ile-apainketa misteriotsuak Euskal Herriko tradizioen paisaian sartzeko moldeaz gogoetatu ondoren, euskal kulturaren figura enblematikoak diren joaldunen mundua ezagutu du Paviak. Joaldunek buruan daramatzaten ttuntturro tradizionalek inspiraturiko erakusketa du
Zortzi, bere ile-apainketa artistikoen bilduma berria… 7 probintziei eginiko begi keinu sortzailea!”.