Errenteria-Oreretako Zinema Zabalduz zikloak ostegunean berrekingo die emanaldiei
La ladrona de libros filmaren emanaldiarekin hasiko du 2014 urtea Errenteria-Oreretako Zinema Zabalduz egitasmoak. Ostegunean (hilak 16) izango da proiekzioa, Niessen zinemetan, 18:00etan. 17:30ean hurbiltzen diren erretiratuei kafea emango diete.
Bi ostegunetik behin egiten dituzte Zinema Zabalduz-en barruko emanaldiak. Errenteriako erretiratuen elkarteren bateko txartela erakutsita sarreraren prezioa 2,40 eurokoa da (kafea barne).
La ladrona de libros izenburu bereko nobelan oinarrituta dago. Alemanian, Bigarren Mundu Gerraren barruan dago girotua, eta Liesel neskaren istorioa kontatzen du; neska horrek liburuak lapurtu eta konpartitzen ditu, egoera lazgarrian daudenekin.