Auzolanerako deia egin dute Katean
Irungo Kateako (Landetxa) auzo elkarteak auzolanerako deia egin du. Auzoko bi gune estali nahi dituzte eta prozesu osoa elkarlanean egin nahi dute. Hala, astelehenean elkartuko dira auzo elkartearen egoitzan, estalpeentzako diseinua lantzen hasteko. Landetxa Auzo Elkartetik auzotar guztiei deialdia luzatu diete, auzolanean parte hartu dezaten.