Musika tailerra martxan jarriko dute astelehenean
Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak antolatuta astelehenean hasiko da musika tailerra. 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago tailerra 17:00etan musika eskolan bertan. Zalantzak argitzeko 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edo tgarbizume@lezo.net posta elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.