Marilena Castillo, Ibai Labaien eta Juan Ortiz: "Egiari zor"
Jaizkibel Amaharri liburua azkenean kaleratu dutela jakiteak sortarazi digun poza ez da izan, guretzat behintzat, erabatekoa, Hondarribiko Kultura zinegotziak egindako adierazpenengatik. Liburuaren aurkezpenera hurbildu ziren komunikabideen aurrean zera ziurtatu zuen Txomin Sagarzazuk: “…lehenik, Hondarribiko alderdi politiko guztiak ados jarri zireleako liburua egiteko diru laguntza adosteko…” (Oarso Bidasoko HITZA, 2014/01/03)
Zinegotzi jaunari esatea ahaztu zaio Bilduren proposamenez 2011ko abenduaren 20an liburua argitaratzen laguntzeko 12.000 euro ematea onartu zuela osoko bilkurak, eta oposizioko bederatzi zinegotziek alde bozkatu zutela eta, aldiz, kontrako botoa eman zutela udalean gobernatzen duen EAJko zortzi ordezkariek.
Beraz, argi dago Sagarzazu jaunaren esandakoa ez dela egia. Oposizioko alderdiak bai jarri ziren ados, baina ez alderdi guztiak.
Marilena Castillo, Ibai Labaien eta Juan Ortiz. Hondarribiko Bilduko zinegotzi ohiak.