Eten baten ondoren abian dira berriz ere literatur solasaldiak Andreone liburutegiaren eskutik. Gaur bertan izango da gaztelerazko lehen saiorako izena eman eta liburua jasotzeko epea. Hilaren 28an izango da saioa eta Grahan Greene idazlearen uestro Hombre en la Habana liburuaz ariko dra biltzen direnak 18:30etik aurrera. Javier Mina idazleak gidatuko du saioa.
Euskarazko lehen literatur solasaldia otsailaren 19an izango da eta izena emateko azken eguna hilaren 31n izango da eta liburua jasotzeko epea berriz, hilaren 27tik 31 bitartekoa izango da. Jon Maiaren Riomundo liburuaz mintzatuko dira literatur solasaldian biltzen direnakAne Mayozek koordinatuta.
Hurrengo literatur solasaldiak
Euskaraz
- Maiatzak 7, Arrate Egañaren Paradisua
- Urriak 22, Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak
- Abenduak 17; Xabier Etxaberen Lurtarra da begiratua
Gazteleraz
- Martxoak 25, Rithy Panhen La eliminación
- Maiatzak 27, Idoia Estornesen Como pudo pasarnos esto
- Azaroak 25, Georges Simenon La nieve estaba sucia