Hendaiako Besta Komiteak Bixintxo festen berri eman du. Jakina denez, bi asteburutan egingo dituzte Hendaiako festa nagusiak, hilaren 17-18-19an eta hilaren 24-25-26an.Bestalde, otsailaren 2an 65 urtetik gorako hendaiarrentzat Bixintxo bazkaria egingo dute, eta hilaren 11tik 26ra feriak jarriko dituzte Gaztelu Zahar pilotalekuan
Honakoak dira festetako lehen hiru egunen jarduerak:
Hilak 16 (osteguna)
- 19:00etan, Baleak-etik abiatuta, entsegu poteoa herri erdiko ostatuetatik.
Hilak 17 (ostirala)
- 14:30ean, patata tortilla lehiaketa haurrentzako, dantzaldia eta aperitifa, Merkatu Zaharrean.
- 18:00etan, Pelloten Itzultzea desfilearen abiatzea Merkatu Zaharretik.
- 18:30ean, festen irekitze ofiziala Herriko Etxeko balkoitik, gomitatu sorpresarekin.
- 19:30ean, Baleak-en, Makilaren Ematea, Jarraian pintxoak, edatekoa eta musika.
- 20:30ean, Ainarak ikuskizuna Zarena Zarelako konpainiaren eskutik Daniel Ugarte pilotalekuan.
- Akelarren, eta Hendaitz Gazte Asanbladak antolatuta, pirata gaua. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Hilak 18 (larunbata)
- 11:00-15:00, animazioak auzoetan.
- 15:00-17:00, danborradak auzoetan.
- 17:15-18:30, danborraden elkarretaratzea hiri barnean.
- 19:00-20:00, danborraden desfilea eta elkarretaratzea Herriko Etxearen aitzinean. Ondoren banderen itzultzea.
- 21:00, Hendaiako danborradaren afaria, hendaiar guztiei irekia, Bidekoa taldeak alaituta.
- Hendaitz Gazte Asanbladak antolatuta, musika ostatua Akelarren.
- 23:00-02:00, Baleak elkartea zabalik egongo da.
Hilak 19 (igandea)
- 10:00etan, txistularien alardea hiri barnean.
- 10:30ean, Meza Nagusia Bixintxo elizan, Herriarteko Orkestraren parte hartzearekin.
- 11:30ean, Hendaiako 2013ko sagardo uztaren aurkezpena, eta lehen txotxa Errepublika plazan (eguraldi txarra balitz Merkatu Zaharrean).
- 17:00etan, Hendaiako abesbatzen eta musika taldeen kontzertua Bixintxo elizan. Doan da.