Urtarrilean hainbat eskaintza udal kiroldegietan
Serviocio udal kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak jakinarazi duenez, hainbat eskaintza izango dira kiroldegietan hil honetan. Hala, igerilekuaren abonutik abonu orokorrera aldatzen direnek doan izango dituzte helduentzako ikastaroak urtarrilean eta otsailean.
Bestetik, hilaren 19a baino lehen (igandea) alta ematen dutenek bi hilabete ordaindu eta hiru hilabetez izango dira abonatu honako zerbitzuetan: entrenamendu pertsonalizatua, balorazioa eta testa edo entrenamendu pertsonalizatua, balorazioa eta testa.