Sutean kaltetutakoen aldeko ekimenen batzordeak bilera deitu du
Trintxerpeko sutean kaltetutakoen aldeko plataforma eratu berrian lau batzorde osatu dituzte. Batzorde horietako bat kaltetuentzako dirua biltzeko ekimenak antolatzeko ardura izango du. Aipatu batzordeak bilera irekia deitu du astearterako, 18:30ean, alkateordetzan. Herritarrak, erakunde eta elkarteak deitu dituzte parte hartzera.