Kaltetuen aldeko plataforma sortu dute Trintxerpen
Trintxerpeko hainbat norbanakoek eta elkartek urte Zaharreko sutean kaltetutakoen aldeko elkartasuna antolatu nahian plataforma eratzea erabaki dute, «indarrak bideratzeko», eta «sortzen ari diren ekimenak bideratzeko».
Plataformak Ziriza etxean zentralizatu du bere lana. Gaur egun 50 lagun inguru ari dira era aktiboan bertan lanean, eta lau batzorde sortu dituzte, Ziriza etxeko lana antolatzeko, dirua lortzeko ekintzak antolatzeko, etxe aseguruen inguruko aholkularitza bideratzeko, eta komunikazioa lantzeko.