Igandean aurkeztuko dute Zintzilik irratiaren dokumentala Errenteria-Oreretan
http://www.youtube.com/watch?v=_sgBjFALT0k&list=UUy_Gl0Flmfx_dBdLewIvteA#t=149
27 urte ez dira ezer Zintzilik irratiaren dokumentala aurkeztuko dute igande honetan, hilak 12, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan. Proiekzioa 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Dokumentalean irratiaren ibilbideari errepasoa egitearekin batera, herrian gertatutako gertaera garrantzitsuenak aipatuko dituzte.
Zintzilik irrati librea 80ko hamarkadan sortu zen, Euskal Herrian hainbat irrati libreen sorrera eta filosofia hedatzen ari zen momentuan. Herriko mugimendu sozialetako pertsonek sortu zuten irratia, komunikabide ofizialetan tokirik ez dutenei ahotsa eman eta herriari horien berri emateko. Hala nola, intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…
Zentzu horretan, irratiaren historiari bakarrik ez diola errepasoa egingo gogorarazi du Zintzilik-ek, “Oreretako borroka politiko eta sozialaren zati bat hartzen du; 70eko hamarkadako herri asanbleetatik gaur egun arte”.