Eku eskulanak-eko ordezkariak saria jasotzen
Gabonei begira, hainbat eta hainbat dendek erakusleihoa ahalik eta politen eta ikusgarrien jartzen aritu dira, eta horrek izan du bere saria. Izan ere, urtero legez, Errenkoalde merkatarien elkarteak Gabonetako Erakusleihoen lehiaketa antolatu du.
Azkenean, erakusleiho onena Osina belar dendakoa dela erabaki dute. Hala, Asun Zabala dendako arduradunak udalaren plaka bat eta Errenkoalderen txeke bat jaso du. Saria Julen Mendoza alkateak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidentearen eskutik jaso du.
Facebook bidez, Errenkoalderen jarraitzaileek ere izan dute aukera erakusleihoen gaineko euren iritzia emateko. Hala, Eku eskulanak izan da boto gehien jaso dituen denda. Iparragirrek ere diploma eta txekea eman dizkio Edurne Montes dendako arduradunari.