Dirua biltzeko paella jatea antolatu dute Trintxerpen
Urte Zaharreko sutean kaltetutako familientzako dirua biltzeko asmoz, elkartasunezko paella jatea antolatu dute iganderako Tikei, DCine eta Ancla establezimenduek. Nornahi plazan izango da bazkaria, 13:30etik 15:00etara. Bazkarirako txartelak 6 euro balio du. Bazkarirako plastikozko platerak eta sardexkak behar dituztela zabaldu dute antolatzaileek.