TAO txartela berritu daiteke astelehenetik aurrera
Otsailaren 8ra arte berritu ahal izango da, Vinci kaleko bulegoetan.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, TAOren egoiliar txartela berritzeko epea irekiko dute datorren astean. Horrenbestez, hurrengo astelehenetik, hilak 13, otsailaren 8ra arte berritu ahal izango da.
Horretarako, Vinci Parke-en bulegoetatik pasatu beharko da (Irun kalea, 8). Honako ordutegian dago zabalik: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era eta larunbatetan, goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.
Udaletik gogorarazi dutenez, beharrezkoa izango da dokumentazio bat aurkeztea: NAN agiria (jatorrizkoa edo fotokopia) eta jatorrizko gida baimen agiria.