Good Fly konpainiako hegazkin bat
Good Fly Canary Airlines aire konpainiak
Hondarribitik hegaldiak eskainiko ditu Madrilera eta Tenerifera hil bukaeratik hasita, baita leku horietatik Hondarribira ere.
Hala, urtarrilaren 30etik astelehenetik ostiralera joan eta etorriko beste hegaldi bat egongo da Espainiako hiriburura, 170 eserlekurekin. Hondarribiko irteera 07:30ean izango da eta itzulerako hegazkina 19:30ean irtengo da Barajasetik. Prezio merkeenak 69 eurokoak izango dira joateko eta eta 79 eurokoak itzultzeko.
Era berean, ostiraletan Tenerifera irtengo da hegazkin bat Hondarribitik, 21:15ean eta igandetan itzuliko da irlatik, 17:00etan abiatuta. Joaneko zein itzulerako hegaldiak 99 eurotik aurrera eskainiko ditu Good Flyk.
Konpainiak argitu duenez, hegaldi bakoitzeko lehen eserlekuen prezioak dira aipatutako horiek eta eserlekuak betetzen diren heinean prezioak igoko dira. Nolanahi ere, Madrileko hegaldien prezioa gehienez 279 eurokoa izango da —azken 20 eserlekuak ezik—, eta Tenerifekoak 310 eurokoa.