Atzo, asteartea, Hendaiako Herriko Etxeak herriko hainbat langileri gorazarre egin zien lanean daramatzaten urteengatik. Hautetsiek eta zerbitzuen ordezkariek eman zizkieten Lan Dominak lanean 20, 30 edo 35 urte daramaten hainbat hendaiarrei. Herriko Etxean bertan egin zuten ekitaldia. Honakoak dira dominak jaso zituztenak:
- 20 urtez lanean egoteagatik, zilarrezko domina: Michele Aranaz, Sylvie Urzelaieta, Patrick Andueza, Andre Elissalde, Fernand Linne, Richard Marin eta Yves Zabala.
- 30 urtez lanean egoteagatik, zilarrezko domina: Jean François Ivanez, Jackes Lafitte eta Philippe Ordouille.
- 35 urtez lanean egoteagatik, urrezko domina: Pierre Estonba eta Martial Sorondo.