Guardia Zibilak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) zortzi bitartekari atxilotu ditu gaur arratsaldean. Horri erantzuna emateko elkarretaratzea egingo dute gaur (asteazkena), 20:00etatik aurrera Doneztebe plazan, Sortuk deituta. “EPPKren agiria argitaratu eta egun gutxira Espainiako Gobernuaren erantzuna iritsi da, beste behin ere poliziaren bitartez, beste 8 lagun bahituz”, nabarmendu dute deitzaileek. Alta, ezker abertzaleak “abiatutako bideak” ez duela “atzera buletarik” esan dute Sortutik, “aurrera jarraitzeko determinazioa berresten dugu. Larunbatean Bilbo tantaz tanta itsaso bihurtuko dugu”.