Bilboko manifestaziora joateko txartelak salgai daude Oiartzunen
Larunbatean Bilbon preso eta iheslarien eskubideen alde egingo den nazio manifestaziora joateko txartelak Oiartzungo ohiko tokietan salgai daudela jakinarazi dute, 13 euroan. Horiek ahalik eta azkarren erosteko eskatu dute, aldez aurretik autobusak eskatu behar baitira, hortaz, ostirala baino lehen hori egiteko epea dago jarrita. Bestalde, ostiraleko preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean (20:00etan da, plazan), ikasle eta langabeentzat jarriko dituzte txartelak salgai, sei euroan.
Txartelen prezioaren barruan dago manifestazioan itsasoa osatzeko beharrezko izango den tanta, eta bidaiaren prezioa. Autobusak 15:00etan aterako dira larunbatean, ikastolako aparkalekutik.